Lan hau egiteko, Lehen Hezkuntzako 10 argazki aukeratu behar ditugu, eta bi galdera hauei erantzun:
Zeintzuk dira nire haur hezkuntza etapa konfiguratzen dituzten argazkiak?
Nola eragin dit orain dudan maisu-maistra irudia sortzen?
Josten ikasten eta nire hiria
Bi lan hauek Lehen Hezkuntzako laugarren mailan egin nituen. Plastikako irakasgaia guztien artean gustukoena nuen, eta irakasgai hau genuenean klasea ez bukatzea zen nahi nuen guztia. Ezkerreko argazkian kartulina bat ageri da, eta hartan, pinotxo-papera erabiliz, marraztuta zegoena bete behar genuen. Gainera, neskaren nahiz txakurraren begiak zein txakurraren sudurra botoiekin josi genituen. Momentu hori gogoan dut josten nuen lehen aldia zelako, eta lan hau egiten ari ginela gogoratzen dut nire anaiarekin jolasten nenbilela eta besoa apurtu nuela. Nahiz eta esku bakar bat erabili nezakeen arren, gelakideei laguntza eskaintzen nien irakasgai hau erraz menperatzen nuelako. Eskuineko argazkian kartulinak erabiliz, nire hiriko hainbat tokiko argazkiak pegatu, koloreztatu eta bakoitzeko testu labur bat idatzi genuen, non lehenbailehen amaitu nahi genuen beste lan batekin hasteko, lehiakortasuna ere sumatu genuen lagun artean.
Ondo pasatzeaz gain, etorkizuneko maistra bezala bi lan hauek elkarlana eta elkarbizitza sustatzen dute. Orain arte ez nintzen ezta konturatu ere egin zertarako balio izan zizkigun bi lan hauek egitea, baina orain badakit.
Liburutegi orduak
Liburutegi orduak astean bitan jatorduaren ostean genituen. Hasieran jarduera honen aurka egon arren, pixkanaka-pixkanaka gustatzen hasi zitzaidan. Astero edo bi astero liburu bat irakurtzen ziguten, eta irakurgaia bukatu ondoren, zenbait ariketa desberdin egitea proposatzen ziguten. Aldi honetan, “Platero y Yo” liburua irakurri ziguten eta liburuari buruz olerki bat eta zenbait marrazki egitea eskatu ziguten. Kurtsoaren amaieran, lan guztien artean potoloena hartzen zen eta irakasle guztien artean hobeto zegoen lana aukeratzen eta saritzen zuten. Lan honetan ni irabazle izan nintzen, baina saria eman zutenean gaixo nengoenez, nire anaia saria hartzera joan zen.
Irakurzale bihurtzeko gogoak emateaz gain, lehiakortasuna eta lan indibiduala nahiz kooperatiboa sustatzen zen liburutegi orduetan.
Musika Hamabostaldia
Kurtso amaieran, Peñafloridako Institutuko antzokira joaten ginen ikuskizunak ematera, non gurasoak nahi izanez gero joan zitezkeen bere umeak ikustera. Kurtso bakoitzak Haur Hezkuntzatik hasita, abesten, dantzatzen, antzezten… genuen azkeneko kurtsora iritsi arte, eta azkeneko hauei agurra egiten genien. Argazkian agertzen den kurtsoa lehenengo edo bigarrena izango zen, eta gure musikako irakaslearekin, Sorkunderekin, zenbait abesti prestatu genituen. Bai kurtso bukaeran, bai Gabonetan horrelako zerbait antolatzen genuen, non gure musika gaitasuna hobetzen genuen, bai eta bakarrik eta antzoki batean aritzean lotsa galtzeko ere balio zigun.
Bertsolaritza
Seigarren mailan Bertsolaritza egiten hasi ginen asteko euskarazko saio batean, astelehenetan. Horretarako, Aitor Mendiluze bertsolaria klasera etortzen zen eta teoria pixka bat eman ondoren, egun horretan eman genuen teoria praktikan jartzen genuen. Zortziko txikiak gehienbat landu genituen, eta kurtsoa amaitu ondoren, “Poloak” gaia aukeratu eta gero, taldeka kurtsoan ikasitakoa aplikatu genuen. Bertso onenak baturik, klaseko bertsoak liburu batean argitaratu zituzten Donostiako beste hainbat ikastolen artean. Aldi honetan, bertsoak egiten ikasi genuen, bai eta taldeka lan egitea ere, guztien artean elkarbizitza sustatuz.
Inauteriak
Argazki hau bigarren mailakoa da. Inauteri eguna iritsita, bakoitzak mozorro bat aukeratu behar genuen, eta klase normalak egin ordez, zertaz gindoazen kontatu behar genuen. Eguna aurrera zihoala, kurtso guztiak patioan elkartzen ginen guztiok batera jolasteko, eta irakasleek zenbait ekintza prestatzen zituzten ondo pasa genezan; adibidez, dantzatzeko denbora, mozorro desfilea.. eta azkenean, mozorro onenari saria ematen zioten. Azkenean, txokolatada genuen. Atal hau hoberena zen, zeren eta eguna bukatzen ari baitzen eta hotzari aurre egiteko modu on bat zelako.
Inauterietan errespetua ikasten genuen, bakoitzak bere momentua zeukan zerez zihoan kontatzeko, eta elkarbizitza sustatzen zen lagunekin egoten eta jende berria ezagutzen.
Matematika koadernoa
Koaderno hau bosgarren mailakoa da, eta badirudi atzo izan zela ariketa hauek egin nituen eguna. Gogoan dut nolakoa zen gure irakaslea, bai esandako kurtsoarena, bai seigarren mailakoa, berdina izan zelako. Irakasle hau zorrotzegia zen gurekin, eta libururik izan gabe honelako ariketak egiten genituen. Beti esaten zigun ematen genuena DBH-ko hirugarren mailara arte egiten zituzten antzeko ariketak egiten genituela, ematen ari ginena hurrengo urteetarako balioko zigula… Asko kostatzen zitzaigun gauzak harrapatzea, eta asko haserretzen zen bigarren aldiz errepikatzeko eskatzen genionean, nahiz eta berak beti esan zerbait ulertzen ez bagenu berari esatea eta beharrezkoak izango liratekeen alditan errepikatuko zizkigula ulertu arte. Esan beharra daukat matematikak azkarrago egiteko, astean birritan klaseko deboraren erdia 3 jolasen artean bat aukeratzen genuela: “Múltiplos, Cálculo edota Lógica”. Ariketa hauen gauza txarra hau zen, bosgarren eta seigarren mailak aurka geunden, guztira zortzi talde ginen, eta zortzi taldeetatik puntu gehien zituzten lehenengo lau taldeak egun batean gela batean elkartzen ziren pelikularen bat ikusteko, eta gainontzekoak, matematikako ariketak egiten egon behar ziren. Hauek bukatzen ez baziren, etxerako ziren. Ostiralero asteko zatiketa bat egiten genuen, dibidenduak hamar zenbaki zituena, eta zatigailuak hiru. Bost minutu ematen zigun ariketa egiteko, eta gaizki egiten bagenu, 7 zatiketa egin behar genituen hurrengo asterako, eta gaizki edota egiten ez bagenitu, hurrrengo asterako 49 ziren, eta horrela jarraitzen zuen prozesua.
Honekin ikasi genuena lehia, beldurra, esfortzua eta lagunartekotasuna izan ziren.
Musika
Musika betidanik plastikaren ondoan gustuko izan dudan bigarren irakasgaia izan da. Lehenengo mailatik musika irakasgai bezala izaten hasi ginen, baina Haur Hezkuntzatik abestiak kantatzen genituen. Bigarren mailan partiturak irakurtzen ikasi genuen, eta kurtso honetatik DBH-ko bigarren mailara arte txirula jotzen ibili nintzen. Ezkerreko argazkian nire txirula eta gustuko nituen zenbait partitura ageri dira. Eskuineko argazkian; ordea, Musika Hamabostaldia atalean azaldu dudan legez, laugarren mailan gure klaseko lau aukeratu zuten musikako konposizio bat jotzeko, eta besoa apurtuta neukan arren, egun hartan txirula jotzea nahi izan nuen. Klaseko onenetariko bat izan arren, taldeko neska bakarra izatea lotsa ematen zidan. Gainera, patio askotan egun hura iristen ari zenean lagunekin egon beharrean, gela batera joan behar genuen antzokian akatsik egon ez zedin.
Honekin musika gaitasuna ere garatu genuen, eta txirula besteek baino hobeto jotzen genuen arteko harreman handiagotu zen.
Lenguaiako irakurketa
Bosgarren mailan lengoaiako ebaluazio batean, “Oliver Twist” liburua irakurri genuen. Lan hau egiteko, klasean astero kapitulu bat irakurtzen genuen, eta etxeko lan bezala irakurritako kapituluaren laburpen bat egitea bidaltzen ziguten irakurritakoa azal genezan. Lan hau egiterakoan enpatia landu genuen, protagonistaren lekuan jarri behar ginelako. Lagunartekotasuna ere landu genuen laburpenak egiterakoan zerbait ahazten bagenu gure artean gogoratzeko eta lana behar zen egunean entregatu ahal izateko.
Uste dut enpatia Lehen Hezkuntzan lantzeko gai potoloa dela, baina lehenbailehen hasita, hobeagoa izango da umeak ondo haz daitezen.
Santo Tomas eguna
Santo Tomaseko eguna abenduaren 21a da. Urtero, egun hau iristerakoan, antzina baserritarrak hirira joateko eta eure jana saltzeko janzten ziren bezala janzteko ohitura daukagu, eta eskolan zenbait ekintza desberdin egiten genituen: AMPA-k antolatuta, eskolako ikasleek erabiltzen ez genituen jolasak, panpinak, autoak, pelutxeak... eraman genitzake, eta taldeka banaturik, egokitzen zitzaigun denbora tartean, salmenta-postuetan sakabanaturik, jostailuak, bai eta polboroiak, barazkiak eta frutak… saltzen genituen, animaliak ekartzen zituzten, dantzatzen eta abesten genuen.... Gainera, AMPA-koek txistorra bokatak eta pintxoak saltzen zituzten. Danborradara apuntatzen bagina, hogei boleto ematen zizkiguten egun honetan saltzeko, eta boleto irabazleak, Gabonetako saski bat irabazten zuen. Klasera ere txistorrazko bokatak ekartzen zizkiguten eta bokata jan ondoren, patiora joaten ginen. Oso ondo pasatzen genuen egun honetan, baina handitzen ari ginen heinean, DBH-n, ez zen Lehen Hezkuntzan egiten genuena bezain ona.
Honekin ohitura desberdinak, konportamenduak, eta antzina dirua lortzeko zenbat sakrifizio egin behar zirela ikasi genuen; bizitzeko beste era desberdin bat.
Danborrada
Donostiako eguna urtarrilaren 20a da. Gure ikastetxean, ordea, 19an egiten zen ikastetxe txiki bat zelako eta horregatik 20an gainerako eskolekin ateratzen uzten ez zigutelako. Hala ere, urtarrilaren 19an 16:00tan ikastetxean jotzen hasten ginen, eta arratsaldeko 20:30etan bukatzen genuen. Gainera, gula pakete bat ematen ziguten entsegu orokorrean. Guretzat festa handia zen AMPA-koek gure auzotik desfilatzea bageneukalako, eta atzetik poney-ak, zaldiak eta gurasoak joaten zirelako, eta animaliak ekartzen zituen eskola bakarra zelako. 20an ateratzen diren eskolek, animaliak ere daramatzate, baina animalia hauek desfilean agertzeko, Udalak guzti-guztiaz arduratzen da, gure kasuan ez bezala. Gure ddanborradan auzoko hiru parketatik igarotzen ginen, eta haietan geldialdiak egiten genituen jateko, pixka batez atseden hartzeko, eta nahi izanez gero poney-etan edo zaldietan paseotxo bat emateko. 3 parkeak igarotzean, DIA-ra iristen ginen, non danborrak eta barrilak zuzentzen zutenek, jotzen jartzen ziren, eta zuzendariak aldi honetan DIA-koa bi ziren. Bi zuzendariak zuzentzen ari ziren bitartean, beste batzuk txanoan karameluak, sugusak eta txokolatezko croissant bat sartzen ziguten. Ikastetxera bueltatzerakoan, “Txuri Urdin” eta “Donostiako Martxa” abestiak gogo biziz jotzen genituen, beste danborrada bat agurtzeko. Aldi honetan gure eguna gogo biziz pasatzeko txikitatik ikasi izan ditugu abesti asko, eta honi esker, gure zoriontasuna gora egin, musika gaitasuna landu eta lagunartekotasuna landu genuen.
Muse
Seigarren mailako ostiral arratsaldeak perkusio klaseak ematen pasatzen genituen. Klase hauetan eskuzko instrumentuak egiten ikasi genuen: euria bezalako soinua sortu, plasikoarekin musika egin… eta eman genuen gehiena Djembé-a jotzen ikastea izan zen. Djembé-a goiko argazkiko instrumentua da, instrumentu afrikarra. Musika-tresna hau 3 erritmo mota ditu, eta hirurak ezagutuz, musika egin daiteke. Txalaparta ere jotzen ikasi genuen, eta normalean binaka jotzen genuen, eta soinua sortuz, musika sortu.
Azken kurtsoko Musika Hamabostaldian eskolako abesbatzan abestu, “Imagine” abestia antzeztu, letra kantatu, eta biola, tronboia, biolontxeloa, xilofonoak eta txirulak erabiliz, Lehen Hezkuntzari amaiera eman genion. Musika gaitasuna landu genuen, eta gure irakasleari esker instrumentuen ezagutzak barneratu genituen.
Gelakideak
3 urterekin hasita, seigarren mailara heldu nintzen. Urte hauek nire gustukoen urteak izan eta izango dira beti. Txikitatik lagunartean egotea maite izan dut, eta nire lagun batzuk lagun izatetik familiaren parte izatera pasa dira. Gure azkeneko urte honetan lan asko egin arren, berriz errepikatzea ondo egongo litzateke. Argazki hau gure Lehen Hezkuntzako azkena izan zen. Lehen Hezkuntzari agur esateak beldur ematen zidan, gure irakasleak irakasle izan ezik, hezitzaile eta guraso ere izan ziren, beraz, handik joatea pena handia eman zidan, baina argazki hau izateak nire oroimenean jarraitzeko aukera ematen dit, eta urte haiek gogoratu nahi izatekotan, egin behar dudan gauza bakarra argazki hau berrikustea da eta zoriontasuna berriz agertzen da. Urte hauetako oroitzapen asko ditut, eta hauek ez ahaztea nahi dudan arren, badakit bizitako zenbait momentu ahaztuko zaizkidala. Argazki hau guztiok elkarrekin atera genuen azkenekoa izan zenez, negargura ematen dit, oso lotuta geunden, eta haietako asko orain hainbeste aldatu dira, non ez dut ezagutzen ezta haiek direnik ere, baina gogoan dut lehen izan ziren modua, eta horrekin lasai geratzen naiz.
Azken maila honetan ordura arte ikasitako guztia batu eta motxilan sartu genituen gure etorkizunean erabili ahal izateko: harremanak, familia, goxotasuna, zoriontasuna eta tristura, irribarrea eta negarra, enpatia, lan indibiduala eta taldekoa, elkarbizitza...