Historia
Metodologia aktiboak XIX. mendetik aurrera ematen dira. Pestalozzi, Dewey, Herbart… bezalako autoreekin eta “La Institución Libre de Enseñanza” bezalako instituzioekin.
Historian zehar hezkuntza tradizionala kritikatzen duten pertsonak egon dira, adibidez, Socrates-ek Greziako Eskola tradizionala kritikatu zuen, Ciceronek berdina egin zuen erromatar hezkuntzarekin.
XVII. mendean hezkuntzari buruz gehiago pentsatzen hasten da, behar duen garrantzia emanez. Metodoak aldatu eta diziplina maila jaisten da. Psikologiari garrantzi gehiago ematen zaio.
XVIII. mendean Pestalozzi, hezitzaile nagusienetako bat bihurtu zen, umezurtz eta eskaleekin egin zituen lanak hezkuntza berrira bideratu zuen.
XIX eta XX. mendeetan mugimendu pedagogiko garrantzitsu bat ematen da, Hezkuntza Berria.
Eskola tradizionala/eskola berria
Eskola tradizionala terminoa entzuten dugunean gure gurasoen garaian pentsatzen dugu, baina gaur egungo sistema oso berdintsua da. Gaiak buruz ikastea azterketa bat gainditzeko ez da bat ere zaharra. Liburutik irakurri ordez PowerPointetik irakurtzen dute irakasle batzuek eta azkenean berdina ikasten da. Horrek esan nahi du ikaskuntza ez dela sakona, metodologia aktiboekin lortu nahi dena umeak gaietan sakontzea da. Horretaz gain sistema zaharrean hainbat ordu jarraian eserita egon behar ziren umeak eta orain proposatzen dena dinamikoagoa da. Lehiakortasuna gehiago sustatzen zen, orain berriz, talde lana. Gainera irakaslearen papera oso desberdina da bi kasuetan: lehenengoan bera da garrantzitsuena eta zentroa, egia esan ez dakigu zergatik izan den horrela, azken finean ikasten ari direnak umeak dira. Horregatik ikasleak izan behar dira garrantzitsuenak.
Definizioa
Metodologia hau Piaget-en teorietan oinarrituta dago, honek, ezagutzak nola eratzen diren azaltzen du. Garapen Kognitiboa hezitasun biologikoari eta giroaren ikerketari esker lortzen da. Hau da, lehenenik eta behin umeek munduari buruzko irudi bat sortzen dute, eta gero, bizipen horiei esker irudi hori moldatuz doaz.
Metodologia aktiboetan oinarritutako irakaskuntzak ikaslea ardatz hartu eta diziplinaren berezko gaitasunetan trebatzen du. Estrategia horiek ikaskuntza eraikuntza-prozesu bat bezala hartzen dute, eta ez prozesu ez-harkor gisa. Psikologia kognitiboak dio memoriaren egitura garrantzitsuenetariko bat elkartzen-memoria dela, hau da, informazio berria jada existitzen den sarera egokitzen da.
Irakaskuntza- metodologia aktiboetako beste elementu bat autozuzendutako irakaskuntza da, adibidez, arazoen zailtasunari buruzko iritzia emateko gaitasunak sustatzea, testua ulertu duten hautematea edo dokumentazioa ulertzeko aukerazko estrategiak noiz erabili behar diren jakitea.
Irakaskuntzak mundu errealeko erazoen edo praktika profesionalaren testuinguruan oinarritu behar du. Testuinguru profesionalarekin lotutako egoerak landu behar dira, ikasleak etorkizunean egoera horiek garatuko dituelako. Irakaskuntza testuinguruan jartzeak ikaskuntzarekiko jarrera positiboa edukitzen eta motibatzen laguntzen du.
Konstruktibismoa
Konstruktibismoari buruz hitz egiteko, pasa den astean JOJINJO taldeak azaldu zituzten autoreak aipatu behar ditugu. Piaget eta teoria ebolutiboa, Vygotsky-ren ikuspuntu sozio-kulturala eta Ausubel-en ikaskuntza esanguratsua. Piaget-en arabera ikaskuntza estruktura kognitiboen antolamendua da. Ezagutza berriak zaharretara gehitzen dira, ikasleak kontzeptu berriak azaltzeko gai denean esan dezakegu ulertu duela. Piaget asimilazioaz (asimilación) eta egokitzapenaz (acomodación) hitz egiten zuen. Vygotsky-ren arabera bizi garen gizarteak baldintzatzen du zer ikasten dugun. Bere ustetan gizarteak paper garrantzitsua jokatzen du adimenaren garapenean, gizarte bakoitzean ikasteko era desberdin bat dagoelako. Ausubel-en arabera, alderdirik garrantzitsuena ikasleak jada dakiena da, horregatik teoria honen hasiera puntua umeak dauzkan aurretiko ezagutzak eta bizipenak dira. Ikaskuntza berriak zentzu gehiago dute aldez aurretik dakitenarekin lotura bat badauka.
Orokorrean:
Ikasleak era aktibo batean erabakitzen ditu ezagutza berriak, ikasketa gaiarekin elkar eragiten.
Ezagutza berriak esanahia eskuratzen du aurreko ezagutzekin erlazionatzen bada.
Pertsonaren testuinguru sozialak eta kulturalak asko eragiten du esanahiaren eraikuntzan.
Ikastea aktiboki eta era pentsakor (reflexiva) batean parte hartzea ekartzen du.
Osagaiak
Ikasleriari arazoak egituratzen laguntzeko eta hauek konpontzeko 5 osagai daude:
→ Agertokia (proiektuaren testuingurua)
→ Taldeko lana
→ Arazoak konpontzea
→ Ezagutza berriak barneratzea
→ Mundu errealean oinarrituta egotea
Proposatzen dugun galdera: “Zer da beroa?” galdera da. Eta galdera honekin 5 osagaiak azalduko ditugu:
- Irakasleak ikasleei “Zer da beroa?” galdera egiten die, eta ikasleek galdera hau erantzuteko, irakasleak rol batean jartzea eskatzen die (ikerlariak, irakasleak, zientzialariak…).
Irakasleak ikasleen erantzuna zein den jakitean, haiek esandakoa dudatan jartzen du, eta beste aukera bat ematen die euren erantzuna alda dezaten.
- Bigarren aukera honetan, ikasleak talde txikietan banatzen dira bere ikuspuntua emateko eta aman komunean erabaki bat hartzeko. Talde lanak eraginkorra izan behar du.
- Erantzun zuzena zein den argitzeko bidean, arazoak sortuko dira, bai talde txikitan, bai klasean erantzuna eztabaidatzean, eta ikasleek arrazoiketa eta ikerketa behar izango dituzte erantzun bat emateko.
- Erantzuna emateko, ezagutza berriak bilatu beharko dituzte, hasieratik zer dakiten eta geroago zer jakin behar duten konponbidea aurkitzeko.
- Ikasleek erantzun zuzen bat baino gehiago daudela ikusiko dute, talde bakoitzak zerbait proposatuko du, eta zenbait ikaslek euren hasierako erantzuna aldatuko dute.
Onurak/gabeziak
Onurak
→ Metodologia Aktiboek ikaskuntza benetakoa eta hezkuntza eraginkor batean eraldatzen du.
→ Ikaskuntza funtzio didaktiko batean bihurtzen da.
→ Ikasleen protagonismoa irakasleen era analogora sustatzen da.
→ Metodologia Aktiboen bitartez errutinarekin bukatzen da.
→ Ezaguera sortzen da.
Gabeziak
→ Materialaren erabilera ez da zuzena izaten.
→ Irakasleek klaseko kontrola gal dezakete.
→ Ariketak ondo egituratuak ez daudenean, denbora galtzen da.
→ Lana gaizki burutua egoten da.
→ Gelan nahas-masa eta diziplinaren eza sortzen dira jarraibideak gaizki ematen direnean.
Metodologia Aktiboen 4 motak
- ABP (Aprendizaje Basado en Problemas)
Ikaskuntza mota honetan ikasleek talde txikietan ikasten dute, non arazo batetik hasita, informazioa bilatu behar dute arazoa ulertzeko eta hau konpontzeko tutore baten ikuskapenean.
Ikaskuntza honen onura hau da: Informazioaren analisi eta sintesiaren trebetasunaren garapenari mesede egiten diola.
Honekin lortzen dena ikasleen parte-hartzea da eztabaida bati begira.
- AC (Aprendizaje Cooperativo)
Gastelaniaz “método del caso” eta “aprendizaje cooperativo” esan nahi dute eta laburki azaltzeko… AC. Estrategia didaktiko bat da. Gela, talde txikietan banatzen da, ikasleek modu koordinatuan eginkizun akademikoak gara ditzaten eta beren ikaskuntza gara dezaten. Konpetentzia akademiko eta profesionalak garatzeko ahalmena ematen du. Horretaz gain, gaitasun interpertsonalak eta gaitasun komunikatiboa garatzeko aukera ere ematen du. Jarrerak aldatzeko ere erabilgarria da. Taldeko lana emaitza hobeak baditu indibiduala baino, ordua erabiltzen da ikasketa kooperatiboa.
- MdC (Método del Caso)
MdC-ko ikasleek egoera profesionalak aztertzen dituzte eta esperientzian oinarritutako kontzeptualizazio batera heldu arte, gero irtenbide eraginkorrak aurkitzeko. Horren adibide da psikologian egiten ari garena. Analisi eta sintesi gaitasunak garatzen dira. Edukiek esanguratsuagoa egiten dute.
- ABPy (Aprendizaje Basado en Proyectos)
Neurri jakin bateko lana egiteko eskatzen da, adibidez irakasgai batean lauhileko batean garatzeko proiektu bat. Denbora luzea dutenez proiektua ere landua izan behar da eta material nahiko jasoko dute. Proiektua egiteko lau ikasleetako taldeak osatzen dira, eta bakoitzak bere betebeharrak ditu.
Egin beharreko lana nahiko handia denez, jarraitu beharreko pausoak planteatu behar dira, proiektuaren garapena planifikatu behar da, lan-taldean ardurak zehaztu behar dira, teoria aplikatu, produktu berri bat diseinatu, arazoen konponbidea proposatu…