Haurtzaroa
Haurtzaroa gure jaiotzetik hona aldatu da. Txikiak ginenean gure jostailuak pelutxeak, panpinak, baloiak, kartak, mahai jokoak (Monopolya, xakea)… ziren. Gogoratzen naiz txikitan eskolan pilla-pillara, futbolera eta soka saltoan ibiltzen ginela, eta klasetik ateratzerakoan, zenbait lagun parkera joaten ginen eta elkarrekin ibiltzen ginen alde batetik bestera denbora pasaz.
Gaur egun, berriz, aparatu elektronikoek gure jostailuak ordezkatu dituzte, eta normala da haur txikiak ordenagailuekin eta are gehiago tabletekin jokatzen ikustea.
Egia da teknologia aurrera doala, baina ez dut uste hain txikitatik gailu hauekin kontaktuan egotea ona denik; azkenean, 6 urterekin eta ikastolak eskatzen duelako teknologia erabiltzen hastea nahikoa dela uste dut.
Garapenean dauden herrialdeetan, ostera, lehenen aipatutako bi haurtzaroetatik asko aldentzen da. Nahiz eta ume askok jolastu nahi duten, askotan ezin dute jolastu ere egin, lan egin behar dute. Jolasteko denbora dutenean, txikia den zerbaitekin pozik daude, badakite euren gurasoek ezin dutela ezer egin haiek jolasteko tramankulu edo joko bat edukitzeko, eta horregatik, zerbait izatekotan, denen artean partekatzen dute, orain gertatzen den ez bezala. Gainera, askotan, lana dela eta, jokoak alde batera utziz familia laguntzera joaten dira, ez dira kexatzen, badakite nolakoa den eure bizitza eta egoera, eta batzuetan, herrialde garatu batetik doan pertsona batek berria den zerbait erakusterakoan eta oparitzerakoan, harrituta gelditzen dira, eta gainera, asko eskertzen dute.
Hezkuntza
Haurtzaroa bezala, hezkuntza era asko aldatu da; lehen lan indibiduala sustatzen zen, klasera iristerakoan, bakoitza bere eserlekuan esertzen zen eta klaseak txapa entzuten pasatzen zituzten. Ikasleek irakasgaiak buruz ikasi behar zituzten, eta irakasleak zorrotzak ziren; ikasleren bat klasera berandu iristen bazen, etxeko lanak egiten ez bazituen edota irakasleak errespetuz tratatzen ez bazituzten, zigor gogorrak jasan behar zituzten, bai erregelekin eskuetako atzetan edo ipurdian jotzen zieten, edota belauniko egonda, eskuak zabaldurik liburu pila bat hartu behar zituzten, eta erortzen bazitzaizkien, jotzen zieten. Diziplina irakasten zuten beste gauza askoren artean.
Gaur egun, ordea, irakaslearen nahiz ikaslearen papera asko aldatu da. Zigorrak ez dira lehen ziren bezalakoak, negatiboak jartzen dira, edo gaizki portatu den ikaslearen etxera deitzen da. Gogoratzen naiz gaizki portatzen ginenean, batzuetan 100 aldiz esaldi bat kopiatzea agintzen zigutela. Lan indibiduala ia ez da ageri, lan kooperatiboa sustatzen da, eta irakasgaiak gure erara ikasten ditugu. Esan behar da badaudela oraindik irakasle batzuk non buruz ikastea eskatzen duten, baina gero eta irakasle gutxiago dira metodologia hau jarraitzen dutenak.
Garapen bidean dauden herrialdeetako hezkuntza ez da batere ona. Haur askok ikasi nahi dute baina ezin dute familia mantentzeko lana egin behar dutelako, edota eskola kilometro askotara dagoelako eta oinez joateko distantzia gehiegi delako. Gainera, eskolako materiala zein tokia askotan ez da batere ona, badaude herri batzuk non klase txikiak dituztenak, eta euria edo eguzki asko egitekotan, babesteko aukera daukate, baina beste leku askotan, ordea, ez dago ezta klaserik ere; lurrean eserita ikasten dute, eta horregatik ez dira kexatzen. Gure bizitzan, aldiz, kontrakoa gertatzen da; normalean ez dugu klasera joan nahi nahiz eta gertu egon, eta ikastera joateko hainbat aitzakia jartzen ditugu. Honekin esan nahi dudana, zera da, herrialde garatuetako ikasleek hezkuntzan jarraipen erraz bat dugula eta ez dugula ikasi nahi, baina garatzen ari diren herrialdeetako ikasleek ikasi nahi badute ere, haientzat ezinezkoa izaten da, eta ahal duten guztia egiten dute klasera ez faltatzeko. Eskolara joan nahi izana baina ezin izana asko nahigabetzen du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario