lunes, 29 de mayo de 2017

E-paperzorroa

Irakasgai honetako azken lana burutzeko, lauhilabete guztian landutako lan guztien artean, beste lan txiki bat egingo dugu

Lehenik eta behin, blog bat sortu behar izan genuen eta atal honetan Sarrera bat sortu gure blogetan sartuko zen jendea agurtzeko.

Lehenengo lanarekin hasteko, Heziberri 2020 curriculuma hartu genuen, non curriculumarekin hasi eta ikasi eta ebaluatu aditzen bidez hainbat galderei erantzun genien: Zer ikasi? Zertarako ikasi? Noiz ikasi? Nola ikasi? Noiz ebaluatu? Nola ebaluatu? Zer ebaluatu?.

Ondoren, gure Lehen Hezkuntzan izandako hamar momentu aukeratu; hamar argazki, eta argazki horiei buruz hitz egin behar izan genuen bi galderei erantzunez: zeintzuk diren gure haur hezkuntza etapa konfiguratzen dituzten argazkiak, eta etapa hauek nola eragin diguten maisu-maistra irudia sortzen.

Konpetentzietan sakontzeko, José Moyaren hainbat bideo ikusi genituen, eta hauek ikusterakoan, hainbat galderei erantzun behar izan genuen, pertsona honek konpetentziei buruz duen ikuspuntua zein den jakin genezan.

Konpetentziekin jarraituz, Jaume Sarramonaren testu bat irakurri behar izan genuen, bai eta testu honen laburpen bat egin ere.

Konpetentziekin bukatzeko eta aurreko puntuan azaldutakoarekin bat eginez, Zehaztapen mailako taula bat bete genuen, non curriculumaren lau maila desberdinen hainbat ezaugarrien informazioa jarri genuen.

Jarraitzeko, Haurtzaroa eta Hezkuntza oinarri hartuta, guk haiei buruz dugun ikuspegia azaldu behar izan genuen. Horretarako, bai haurtzaroko bai hezkuntzako argazkiak aukeratu genituen; gure haurtzaroa eta hezkuntza adierazten duten bi argazki, eta hauek kontraesaten duten beste argazki batzuk hautatu genituen, eta hauetan inspiratuz, lehen, gaur egun eta herrialde pobreetan esandako bi alderdiak alderatu genituen.

Aurreko puntuari lotuta, Fernando Hernándezen irakurgaia landu genuen eta honen laburpen bat egin behar izan genuen. Hernándezek haurtzaroko irudikapenei buruz hitz egiten zuen testu honetan, eta gu irudikapen horiei buruz hausnartzeko balio izan zigun.

Ondorengo lanean, Acaso eta Nuere irakurgaia landu genuen. Bi emakume hauen testua irakurri ostean, curriculum ezkutuari buruz ziotenaren laburpen bat egitea eskatu ziguten.

Ondoren, Montoniren testu bat irakurri genuen, eta aurreko lanean bezala, curriculum ezkutuari buruz beste laburpen bat egin genuen.

Kartografia bat egiten jarraitu genuen, eta lan honetan metodologia aktiboen eta konstruktibismoaren informazioa hartuz, lan hau burutu genuen geroago klasean talde bakoitzak aurkezpena egin zezan.

Hurrengo lana Hezkuntza Berrikuntzak izan zen, non hiru testu irakurri behar izan genituen haien laburpena egiteko, eta klaseko hiru taldek testu haietako aurkezpenen laguntzarekin hauen laburpena egiteko lagungarri izan ziren.

Azken-aurreko lana Ebaluazioa izan zen, eta atal honetan Víctor Manuel López-Pastor y Ángel Pérez-Pueyo-en testuaren lehenengo bi kapituluak irakurri behar izan genituen eta hainbat galdera erantzun gure Unitate Didaktikoaren ebaluazioaren atala errazago egin genezan.

Bukatzeko, irakasgai honen proiektua egiten hasi ginen; zehazki Unitate Didaktikoa. Lan hau egiteko, gai bat aukeratu behar izan genuen eta honi buruz irakasleak gida batean eskainitako atal desberdinak egin. Honekin, irakasgai honi bukaera eman genion.

No hay comentarios:

Publicar un comentario