MAILAK/
EZAUGARRIAK
|
1. MAILA
|
2. MAILA
|
3. MAILA
|
4. MAILA
|
DOKUMENTUA
|
Oinarrizko Curriculum Diseinua (O.C.D)/(D.C.B).
|
ICP (Ikastetxeko Curriculum Proiektua)
|
Gelako programazioa: Unitate Didaktikoa
|
Banakako Egokitzapen Curriculuma (C.E.I.) / (A.C.I.)
|
DEFINIZIOA
|
Marko orokor bat da, non preskripzio eta orientazio multzo bat formulatzen den hezkuntza eskolarraren asmo eta estrategia egokienei buruz.
|
Ikastetxe zehatz baten baldintzatzaileak kontuan hartuta, Oinarrizko Curriculuma materializatzeko hartzen diren erabakiak.
|
Heziketa ziklo bakoitzean dauden alorretako Unitate Didaktikoen multzoa, hauek ordenatuta eta sekuentzializatuta azaltzen direlarik.
|
Hezkuntza behar bereziak azaltzen dituen ikasleriarentzat, ohiko curriculumean burututako banakako egokitzapena. Ikasleriaren aniztasunari erantzuna emateko aparteko neurria litzateke.
|
IZAERA
|
Derrigorrezkoa
|
Hautazkoa
|
Hautazkoa
|
Hautazkoa, baina egin, egin behar da
|
ARDURADUNA/
EGILEA
|
Gobernua
|
Ikastetxea; irakasle taldea
|
Tutorea, hezitzailea
|
Tutorea eta espezialistak
|
BALDINTZATZAILEAK
|
LOMCE
|
Heziberri
|
ICP (Ikastetxeko Curriculum Proiektua)
|
Gelako programazioa eta gizabanakoaren ezagutza
|
OSAGARRIAK
|
Ikasi eta ebaluatu:
Zer? Nola? Zertarako? Noiz?
-Edukiak
-Konpetentziak
-Ebaluazioak
-Helburuak
-Alor kurrikularrak
-Metodologia
|
Ikasi eta ebaluatu:
Zer? Nola? Zertarako? Noiz?
-Edukiak
-Konpetentziak
-Ebaluazioak
-Helburuak
-Alor kurrikularrak
-Metodologia
|
Ikasi eta ebaluatu:
Zer? Nola? Zertarako? Noiz?
-Edukiak
-Konpetentziak
-Ebaluazioak
-Helburuak
-Alor kurrikularrak
-Metodologia
|
Ikasi eta ebaluatu:
Zer? Nola? Zertarako? Noiz?
-Edukiak
-Konpetentziak
-Ebaluazioak
-Helburuak
-Alor kurrikularrak
-Metodologia
|
ADIBIDEA
|
Mostrando entradas con la etiqueta Curriculuma. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Curriculuma. Mostrar todas las entradas
jueves, 6 de abril de 2017
Zehaztapen Mailak
Jaume Sarramonaren testuaren laburpena
Curriculumaren definizioa
Curriculum hitzak “bidea esan nahi du, baina esanahi bat baino gehiago ditu; hezkuntzan arloan maila jakin bat edo unibertsitateko ikasketak lortzeko behar diren ikasgaien eta jardueren multzoa eta helburuak jasotzen ditu. Hitz hau, hezkuntzaren jarraibidea bezala defini genezake.
Curriculumaren oinarriak
Curriculumak 5 oinarri ditu:
· Lehenengo oinarriak izaera filosofikoa du.
· Bigarren oinarria testuinguru sozialarekin doa loturik.
· Hirugarren oinarria, oinarri epistemologikoa da.
· Laugarren oinarria ezagutza psikologikoa da.
· Bosgarren oinarria, oinarri pedagogikoa da.
Espainiako eredua: curriculumaren mailak
Espainiako estatuan 4 curriculum maila daude, eta maila bakoitzak bere helburuak ditu, eta eduki multzoek maila bakoitzean gainetik zer landuko den azaltzen dute:
Lehenengo mailan: OCD (Oinarrizko Curriculum Diseinua) dokumentua da, zer noiz eta nola ikasi esaten duen.
Bigarren maila: ikastetxeen erantzukizuna da, eta eskoletan dauden beharrak egoki daitezke. Dokumentua ICP (Ikastetxearen Curriculum Proiektua) du izena.
Hirugarren maila: ikasgelaren maila da, eta maila honetan irakasle bakoitzak bere ikasleen mailaren arabera lantzen du curriculuma.
Laugarren maila ikasleari dagokio, bere helburu pertsonalizatuak ezartzen dira
Curriculumaren diseinua
Curriculumaren diseinuak 5 zati ditu:
Helburuak: hezkuntza prozesuei esker, teoria eta praktika, lortu nahi dena da. Hezkuntzari lotutako helburu pedagogikoak, eta helburu hauek ezartzea pedagogiari dagokio. Helburuak 3 motatakoak izan daitezke:
1. Jakintza arlokoak.
2. Trebetasunak.
3. Jarrerak.
Edukiak: Curriculumaren edukiak hautatzen den diseinuaren araberakoak izango dira. Tradizioan ohikoa berez, edukiak “barnerateko” fasean curriculumaren zuzeneko helburuak izatera ere iritsi arte. Edukiak 3 motatakoak izan daitezke:
1. Jakitearekin lotura.
2. Egiten jakitearekin lotura.
3. Izaten jakitearekin lotura.
Metodologia: jarduera batzuk lortu nahi diren ikaskuntzen izaerak bere-bere dituenak dira. Jarduera horiek proposatutako jarduera metodologikoekin, helburuekin eta edukiekin bat etorri behar dira. Nolanahi ere, bat etorri dira proposatutako jarduera metodologikoak eta horiekin lotutako helburu eta edukiak. Jarduera metodologikoak 2 motatakoak izan daitezke:
1. Irakaslearenak.
2. Ikaslearenak.
Baliabide didaktikoak: Curriculumare edukiak eta jarduera gehienak gauzatzeko tresnak behar dira euskarri gisa. Baliabideen arloan askotan ekonomiaren irizpidearen arabera hartzen dira erabakiak; horren ondorioz, ikastetxearen eta ikasleen baliabideetara moldatu behar dute irakasleek ikaskuntzan erabiliko dituzten bitartekoak planifikatzerakoan.
Ebaluazioa: planifikazioaren eta curriculumaren aplikazioaren erabakiak hartzeko behar dugun informazioa lortzen da honen bidez. Ebaluazioa 2 zatitan banatzen da:
- Hasierako ebaluazioa edo diagnostikoa, ikastetxearen edo ikasgelaren errealitatera ondo egokituta curriculumaren planifikazioa aurrera eramateko behar diren elementu guztiak sartzen dira.
- Prozesuen eta emaitzen ebaluazioa: ikasleek ikasitakoa neurtu eta baloratuko da. Aurreikusitako helburuen ebaluazioa ezinbestekoa izango da atal honetan, eta aurreikusi gabeko emaitzak ere kontutan hartuko dira.
Ezkutuko curriculuma
Izendapen anbiguo samarra da. Eskolaren eraginpetik kanpo geratzen diren hezkuntza arloko eraginen multzoa izendatzeko erabiltzen da. Era berean, izendapen beraz baliatzen gara curriculumaren hiru mailetako batean ere berariaz agertzen ez diren eskolaren hezkuntza arloko jarduerez aritzeko.
Laburpena
Curriculuma tresna konplexua baina aldi berean erabilgarria eta praktikoa da. Curriculumak oinarri asko hartzen ditu bere barruan, azken batean, hezkuntzarekin zerikusia duen guztia har dezakegu curriculumaren osagai bezala.
Espainiako curriculumaren eredua hiru mailatan banatzen da: politikoa, ikastetxekoa eta gelakoa. Hemendik jarraituz, eskolako estrategiak lantzen dira: helburuak, edukiak, baliabide metodologikoak, bitarteko didaktikoak eta ebaluazio sistemak aukeratzea.
Azkenik, curriculum ezkutuaz hitz egiten da, bere esanahia zein den eta bere jatorria zein den azaltzen da.
domingo, 19 de febrero de 2017
José Moya, konpetentziak
Sarrera honetan José Moyak 2007an Granadan emandako hitzaldi bati buruz hitz egingo dut, non konpetentziei erreferentzia egiten die. Aldi honetan, Moyaren bost bideo ikusi behar ditugu, eta galdera batzuk erantzun. Hemen daude nire erantzunak:
- Konpetentzien definizioa.
José Moyaren iritziz ``Una competencia es la forma en que una persona moviliza a todos sus recursos, utiliza todos sus recursos, para resolver una tarea en un contexto determinado; es decir, no por mucho que una persona sepa, es más competente, es competente cuando logra utilizar adecuadamente todos sus recursos y para una tarea concreta, no para cualquier circunstancia”. Edo “La competencia es el conjunto de conocimientos, valores, actitudes, saberes… que una persona posee, pero cuando la competencia se define así, se pierde lo esencial de la definición porque no cualquier conjunto de cosas da una competencia. La competencia sólo se adquiere cuando el conjunto se forma adecuadamente; es decir, cuando las personas usan el conjunto adecuadamente”.
Moyak esaten du konpetentziek ikaskuntza mota bat irudikatzen badute, ea zer alde dagoen konpetentzien, gaitasunen, portaeren eta jokabideen artean. Konpetentziak ikaskuntzako mota eta maila desberdinak direla dio, eta gure ikaskuntza prozesuan lau ikaskuntza motak ageri direla; 1970ean portaerei garrantzia eman zitzaien, 1990ean gaitasunei eta jokabideei, eta 2007an konpetentziei garrantzia ematen hasi zitzaiela. Beraz, lau ikaskuntza mota hauek garrantzitsuak dira, guzti-guztiak kontserbatzen ditugu, baina aurrekoek aldaketaren bat jaso dutela; zerbait eransten zaiela eta horrela, gaitasuneekin hasita, konpetentzietara iritsi gara.
LOGSE-ri buruz aipamen bat egiten du, non ondorengoa esaten du: “La LOGSE no desechó los objetivos, lo que decía que los objetivos eran importantes pero además de conductas tenía que recoger comportamientos y además capacidades”.
- Ikaskuntza motak José Moyaren iritziz. Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?
José Moyaren iritziz gure ikaskuntzak zortzi ikaskuntza mota ditu. Zortzi ikaskuntza mota hauek DBH bukatu ondoren jakin beharko genituzke, eta hauek jakiteko, aldez aurretik irizpide batzuk jarraitu behar ditugu, eta gaitasunek, portaerek, jokabideek eta konpetentziek hiru baldintza bete behar dituzte gure ikaskuntza oinarrizkoa izan dadin:
1. Ikaskuntza gehienen helmenean egon behar da (derrigorrezko ikaskuntzak ez du ikasle hoberenak aukeratu behar, guztiak lagundu behar ditu). Baina esan behar da DBH bukatzerakoan ikasleak aukeratzen eta sakabanatzen direla bi taldetan: Batxilergoa egin ahal dutenak (ikasteko balio dutenak), eta Erdi edo goi-mailako edo FP egitera doazenak (ikasteko balio ez dutenak).
2. Oinarrizkoa dena zabala izan behar du (baliagarria izan behar da, eta lagundu egin behar gaitu pertsona alaia egiten gaituen gauza guztiekin).
3. Oinarrizkoa dena ikasten lagundu behar gaitu (bizitza guztian zehar ikasten dugu, nahita edo nahi gabe).
Beraz, oinarrizko konpetentziek ikastoletako curriculuma hobe dezakete interpretazio on bat baldin bada. Edozein estrategia doktrinamenduan eta birziklatzean oinarrituta egotekotan, ez da hobekuntza. Horretarako, oinarrizkoa da hezitzaileak jakitea irakaskuntza erreforman izan diren aldaketak, nahiz eta gure ikaskuntza sistema egonkorra izan.
- LOMCE-ren DBH etaparen antolaketak zer iradokitzen dit. (Irudia ikusita).
DBH Lehen Hezkuntza bukatu ondoren hasten da; 13 urterekin, eta 16 urterekin bukatzen da. Bigarren Hezkuntza ere derrigorrezkoa da, eta ondo ikusten dut 16 urte bete arte eskolara joatea derrigorrezkoa izatea, bestela, Lehen Hezkuntza bukatuta eta ikasten jarraitzeko gogorik izan ezean edo ikasten jarraitzea ezinezkoa izatekotan, lan bila hastea konponbide bakarra izango litzateke. Horregatik, 16 urterekin bukatzea ondo iruditzen zait. DBH bukatu eta gero zenbait gauza egin ditzakegu, hala nola lana bilatzea, ikasketekin jarraitzea, bai FP bai batxilergoa edo zikloetara jotzea.
Bigarren Hezkuntza bitan banatzen da; 1. 2. eta 3. mailak alde batetik (lehenengo zikloa) eta 4. maila bestetik (bigarren zikloa), baina nik DBH egiten ari nintzenean ez nuen inolako ziklo aldaketarik sumatu, beraz, ez nuke bi zatitan banatuko. Hau bukatuta, Batxilergoa hasten da, non bi urte eman behar dira. Ikaskuntza sistema hau DBHn ez bezala, aldaketa sumatu nuen, eta bi urte izateak nahikoa iruditzen zait. Batxilergoa ikasteko hiru motatatik bat aukeratu behar da (artistikoa, letrak edo gizarteria eta zientziak, edo zientziak).
Egia esanda, urte pila bat ikasten eman behar ditugu etorkizunean zerbait izateko, lan bat izateko, eta familia bat sortzeko; gaizki iruditzen zaidana, baina gure ikaskuntza sistema horrela da, eta ezin naiz kexatu daukagunarengatik. Nahiz eta urte asko diren, unibertsitatera joateko prest egon behar dugu, eta ezinbestekoa da hona heldu aurretik kurtso denetatik igarotzea.
- Konpetentzien ebaluazioa egon dadin zer da José Moyak aipatzen duena? Zein da informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer esaten du Heziberrik gai honi buruz?
Edozein ikaskuntza motatan bezala, bai portaera, bai jokabidea eta bai gaitasunak bezala, konpetentziak ere ebaluatu daitezke, baina bi baldintza bete behar ditu:
- Informazio iturri bat egon behar du.
- Ebaluatzeko irizpide batzuk egon behar dira.
Informazio iturri egokienak identifikatu behar ditugu, eta horretarako, zeregina nola erabakitzen deneko datuei erreparatu behar diegula dio, iturri hauek zereginen erabakiekin lotuta daudelako, eta horregatik, ebaluazioaren oinarria direla.
Ebaluatzeko irizpideak curriculumaren barruan daudela dio, eta horregatik toki bakoitzean hauek oinarrizko konpetentziekin erlazionatu behar dira, eta ondorioz, hauek erlazionatzean irizpide hauek lor ditzakegula.
miércoles, 8 de febrero de 2017
Oinarrizko Hezkuntzako Curriculuma
… ikasi?
… ebaluatu?
IKASI
Zer? - Edukiak (Diziplinarra/ 2 ziklo):
1. Hizkuntza- eta literatura- komunikaziorako konpetentzia:
- Euskara eta literatura, eta gaztelania eta literatura.
- Edukiak: (119-120. or.)
- LH-ko 1. zikloko edukiak. (120-123. or.)
- LH-ko 2. zikloko edukiak. (124-128. or.)
- Atzerriko lehen hizkuntza.
- Edukiak: (142-143. or.)
- LH-ko 1. zikloko edukiak. (144-148. or.)
- LH-ko 2. zikloko edukiak. (148-152. or.)
2. Matematikarako konpetentzia:
- Edukiak. (164-165. or.)
- LH-ko 1. zikloko edukiak. (166-171. or.)
- LH-ko 2. zikloko edukiak. (171-177. or.)
3. Zientziarako konpetentzia:
- Edukiak. (191-192. or.)
- LH-ko 1. zikloko edukiak. (192-195. or.)
- LH-ko 2. zikloko edukiak. (195-198. or.)
4. Konpetentzia sozial eta zibikoa:
- Gizarte-zientziak:
- Edukiak. (209-211. or.)
- LH-ko 1. zikloko edukiak. (212-215. or.)
- LH-ko 2. zikloko edukiak. (215-218. or.)
- Balio sozial eta zibikoak:
- Edukiak. (237-238. or.)
- LH-ko 1. zikloko edukiak. (238-240. or.)
- LH-ko 2. zikloko edukiak. (240-242. or.)
5. Arterako konpetentzia:
- Edukiak. (252. or.)
- LH-ko 1. zikloko edukiak. (253-256. or.)
- LH-ko 2. zikloko edukiak. (256-260. or.)
6. Konpetentzia motorra:
- Edukiak. (268-270. or.)
- LH-ko 1. zikloko edukiak. (270-272. or.)
- LH-ko 2. zikloko edukiak. (272-274. or.)
Zertarako?- Helburuak/konpetentziak:
3 motatako konpetentziak daude: oinarrizkoak, zeharkakoak (5) eta diziplinartekoak (7).
Konpetentziak eta bakoitzaren helburua:
- Hizkuntza- eta literatura- komunikaziorako konpetentzia:
- Euskara eta literatura, eta gaztelania eta literatura.
- Helburua: (118. or.)
- Atzerriko lehen hizkuntza.
- Helburua: (142. or.)
2. Matematikarako konpetentzia:
- Matematika.
- Helburua: (163. or.)
3. Zientziarako konpetentzia:
- Naturaren zientziak.
- Helburua: (190. or.)
4. Konpetentzia sozial eta zibikoa:
- Gizarte-zientziak.
- Helburua: (208-209. or.)
- Balio sozial eta zibikoak.
- Helburua: (237. or.)
5. Arteko konpetentzia:
- Arte-hezkuntza.
- Helburua: (251. or.)
6. Konpetentzia motorra:
- Gorputz-hezkuntza.
- Helburua: (268. or.)
Oinarrizko konpetentziak:
- Oinarrizko zehar-konpetentzia. (19-22. or.)
- Oinarrizko diziplina barneko konpetentziak. (22-26. or.)
- Oinarrizko konpetentziak, curriculum-edukiak eta euskal curriculumaren berariazko edukiak. (27-28. or.)
Zeharkako konpetentziak:
- Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia: (30-34. or.)
- Konpetentziaren definizioa, ezaugarriak eta osagaiak ditu kontuan.
- Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia. (34-39. or.)
- Konpetentziaren definizioa, ezaugarriak eta osagaiak ditu kontuan.
- Elkarbizitzarako konpetentzia. (40-44. or.)
- Konpetentziaren definizioa, ezaugarriak eta osagaiak ditu kontuan.
- Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia. (45-48. or.)
- Konpetentziaren definizioa, ezaugarriak eta osagaiak ditu kontuan.
- Norbera izaten ikasteko konpetentzia. (48-56. or.)
- Konpetentziaren definizioa, ezaugarriak eta osagaiak ditu kontuan.
Konpetentzia diziplinarrak:
- Hizkuntza- eta literatura- komunikaziorako konpetentzia:
- Definizioa eta osagaiak, ezaugarriak, hartzen dituen ikasgaiak, arlo/ikasgaien ikuspegia azaltzen du, integrazio-egoerak zeintzuk diren esaten digu, eta hizkuntza -arloek eta -ikasgaiek ematen duten laguntza oinarrizko konpetentziak lortzeko balio digu.
- Matematikarako konpetentzia:
- Definizioa eta osagaiak, ezaugarriak, hartzen dituen ikasgaiak, arlo/ikasgaien ikuspegia azaltzen du, integrazio-egoerak zeintzuk diren esaten digu, eta matematikaren arloak eta ikasgaiak ematen duten laguntza oinarrizko konpetentziak lortzeko balio digu.
- Zientziarako konpetentzia:
- Definizioa eta osagaiak, ezaugarriak, hartzen dituen ikasgaiak, arlo eta ikasgaien ikuspegia azaltzen du, integrazio-egoerak zeintzuk diren esaten digu, eta zientziako arloek eta ikasgaiek ematen duten laguntza oinarrizko konpetentziak lortzeko balio digu.
- Teknologiarako konpetentzia:
- Definizioa eta osagaiak, ezaugarriak, hartzen dituen ikasgaiak, ikasgaien ikuspegia azaltzen du, integrazio-egoerak zeintzuk diren esaten digu, eta teknologiaren ikasgaiak ematen duen laguntza oinarrizko konpetentziak lortzeko balio digu.
- Konpetentzia sozial eta zibikoa:
- Definizioa eta osagaiak, ezaugarriak, hartzen dituen arloak eta ikasgaiak, arloen eta ikasgaien ikuspegia azaltzen du, integrazio-egoerak zeintzuk diren esaten digu, eta arlo eta ikasgai sozial eta zibikoek ematen duten laguntza oinarrizko konpetentziak lortzeko balio digu.
- Arterako konpetentzia:
- Definizioa eta osagaiak, ezaugarriak, hartzen dituen arloak eta ikasgaiak, arloen eta ikasgaien ikuspegia azaltzen du, integrazio-egoerak zeintzuk diren esaten digu, eta artearen arloek ikasgaiek ematen duten laguntza oinarrizko konpetentziak lortzeko balio digu.
- Konpetentzia motorra:
- Definizioa eta osagaiak, ezaugarriak, hartzen dituen arloak eta ikasgaiak, arloaren eta ikasgaiaren ikuspegia azaltzen du, integrazio-egoerak zeintzuk diren esaten digu, eta konpetentzia motorrak ematen duen laguntza oinarrizko konpetentziak lortzeko balio digu.
Noiz?- Etapa/ziklo (2):
Lehenengo eta bigarren zikloetan gertatzen da.
Nola? - Metodologian:
Metodologia konpetentzien araberako hezkuntzaren ikuspegitik. (112-114. or.)
3 mota daude: soziala, konstruktibista eta interaktiboa.
EBALUATU
Noiz?- 1. Hasierakoa/Diagnostikoa:
2. Hezigarria:
3. Batutzaile/Amaierakoa:
Ebaluazioa konpetentzien araberako hezkuntzaren ikuspegitik. (114-116. or.)
- hasierakoa/Diagnostikoa: Pisa azterken bidez.
- Hezigarria: Ebaluaketaren bidez, ikasleen hobekuntzak ikus ditzakegu.
- Batutzaile/Amaierakoa.
Nola?- Ebaluazio autentikoa.
-Testuinguruan errotutako ikaskuntza.
Ebaluazio kualitatiboa/kuantitatiboa.
Ebaluazioaren edukiak. (115. or.)
- Ebaluazio autentikoa eta testuinguruan errotutako ikaskuntza.
Ebaluazio-irizpideak eta lorpen-adierazleak. (116. or.)
- Ebaluazio kualitatiboa eta ebaluazio kuantitatiboa.
- Ebaluazio kuantitatiboa: numerikoa da. Hezkuntza sailak derrigortzen du.
- Ebaluazio kualitatiboa: ez da numerikoa. Ikasleari esaten zaio ondo egin duena eta hobetu beharrekoa.
Zer?- Konpetentziak: (Diziplinarrak/Zeharkakoak)
Konpetentzia diziplinarrak hartu behar ditugu zeharkakoak egiteko.
3 motatako konpetentziak daude: oinarrizkoak, zeharkakoak (5) eta diziplinartekoak (7).
Oinarrizko konpetentziak:
- Oinarrizko zehar-konpetentzia. (19-22. or.)
- Oinarrizko diziplina barneko konpetentziak. (22-26. or.)
- Oinarrizko konpetentziak, curriculum-edukiak eta euskal curriculumaren berariazko edukiak. (27-28. or.)
Zeharkako konpetentziak:
- Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia: (30-34. or.)
- Konpetentziaren definizioa, ezaugarriak eta osagaiak ditu kontuan.
2. Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia. (34-39. or.)
- Konpetentziaren definizioa, ezaugarriak eta osagaiak ditu kontuan.
3. Elkarbizitzarako konpetentzia. (40-44. or.)
- Konpetentziaren definizioa, ezaugarriak eta osagaiak ditu kontuan.
4. Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia. (45-48. or.)
- Konpetentziaren definizioa, ezaugarriak eta osagaiak ditu kontuan.
5. Norbera izaten ikasteko konpetentzia. (48-56. or.)
- Konpetentziaren definizioa, ezaugarriak eta osagaiak ditu kontuan.
Konpetentzia diziplinarrak:
- Hizkuntza- eta literatura- komunikaziorako konpetentzia:
- Definizioa eta osagaiak, ezaugarriak, hartzen dituen ikasgaiak, arlo/ikasgaien ikuspegia azaltzen du, integrazio-egoerak zeintzuk diren esaten digu, eta hizkuntza -arloek eta -ikasgaiek ematen duten laguntza oinarrizko konpetentziak lortzeko balio digu.
2. Matematikarako konpetentzia:
- Definizioa eta osagaiak, ezaugarriak, hartzen dituen ikasgaiak, arlo/ikasgaien ikuspegia azaltzen du, integrazio-egoerak zeintzuk diren esaten digu, eta matematikaren arloak eta ikasgaiak ematen duten laguntza oinarrizko konpetentziak lortzeko balio digu.
3. Zientziarako konpetentzia:
- Definizioa eta osagaiak, ezaugarriak, hartzen dituen ikasgaiak, arlo eta ikasgaien ikuspegia azaltzen du, integrazio-egoerak zeintzuk diren esaten digu, eta zientziako arloek eta ikasgaiek ematen duten laguntza oinarrizko konpetentziak lortzeko balio digu.
4. Teknologiarako konpetentzia:
- Definizioa eta osagaiak, ezaugarriak, hartzen dituen ikasgaiak, ikasgaien ikuspegia azaltzen du, integrazio-egoerak zeintzuk diren esaten digu, eta teknologiaren ikasgaiak ematen duen laguntza oinarrizko konpetentziak lortzeko balio digu.
5. Konpetentzia sozial eta zibikoa:
- Definizioa eta osagaiak, ezaugarriak, hartzen dituen arloak eta ikasgaiak, arloen eta ikasgaien ikuspegia azaltzen du, integrazio-egoerak zeintzuk diren esaten digu, eta arlo eta ikasgai sozial eta zibikoek ematen duten laguntza oinarrizko konpetentziak lortzeko balio digu.
6. Arterako konpetentzia:
- Definizioa eta osagaiak, ezaugarriak, hartzen dituen arloak eta ikasgaiak, arloen eta ikasgaien ikuspegia azaltzen du, integrazio-egoerak zeintzuk diren esaten digu, eta artearen arloek ikasgaiek ematen duten laguntza oinarrizko konpetentziak lortzeko balio digu.
7. Konpetentzia motorra:
- Definizioa eta osagaiak, ezaugarriak, hartzen dituen arloak eta ikasgaiak, arloaren eta ikasgaiaren ikuspegia azaltzen du, integrazio-egoerak zeintzuk diren esaten digu, eta konpetentzia motorrak ematen duen laguntza oinarrizko konpetentziak lortzeko balio digu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)