domingo, 16 de abril de 2017

Acaso eta Nuere (2005)


1.  Zer ulertzen dugu ezkutuko curriculum bezala?

Hezkuntza informazio transferentziaren prozesua da. Informazioa bi eratara transmititu daiteke; diskurtso esplizituaren bidez eta diskurtso inplizituaren bidez.

Ezkutuko curriculuma hezkuntza testuinguru batean  era inplizituan transmititzen diren eduki multzoa dira.

Ezkutuko curriculumaren helburu nagusia era esplizituan egokiak ez diren edukiak tratatzeko erabiltzen da. Hauen adibide dira eskolaren posizionamendua sistemaren botere banaketaren inguruan, klase sozial konkretu batekiko lerrokatzea, arraza, genero, erlijio eta kultura baten defentsa besteen gainetik.

Espainian curriculum ezkutuaren bidez transmititzen dena sistema patriarkal eta kapitalista osatzen dituzten oinarriak finkatzean datza. Era honetan botereen banaketa asimetrikoa iraunarazten dute hauek defendatzen:
  • Botereen banaketa totalitarioan oinarritzen den sistema, era demokratikoan banatu ordez.
  • Genero maskulinoak femeninoarengan nagusitasun du.
  • Arraza txuriko pertsonen nagusitasuna beste arrazekin alderatuta.
  • Gizarte-maila altuko jendearen nagusitasuna besteengan.
  • Erlijio katolikoaren nagusitasuna beste erlijioen gainetik.

2.  Zer da ezkutuko ikus-curriculuma?

Ikusizko curriculum ezkutua hezkuntzako testuinguruan transmititzen diren edukiak dira, eta era inplizituan eta ikus hizkuntzaren bitartez egiten da. Ikus hizkuntza komunikazio bisualtzat hartzen badugu, bere diskurtsoa honako hauen manipulazioaz lortzen da:  tamaina, forma, kolorea, argiztatzea, testura, konposizioa eta erretorika bisuala.

Hizkuntza bisualaren bidezko errepresentazioek bi motatako mezuak transmititzen dituzte, agerikoa eta ezkutukoa, eta azken honen bidez ezkutuko curriculumaren edukiak barneratzen ditugu.

3. Ezkutuko ikus-curriculumaren transmisioen sistemen koadroa

A. Esparru orokorrak

  1. Heziketa tokiaren arkitektura.
Ikus hizkuntzaren bidez eta mezu konkretu bat transmititzeko erabiltzen den lehenengo baliabidea da.

    2.  Esparruaren antolamendu hierarkikoa.
Izenburuak dioen bezela, hierarkia baten arabera antolatzen dira eskolak; garrantzizko karguen bulegoak eraikinaren lehentasuna duten guneetan kokatzen dira, ordea garrantzi gutxiagoko bulegoak, sarbide zaila dute edo beste gela eta bulegoetatik baztertuta daude.

    3.   Esparru komunen dekorazioa.
Argazkiak bezalako bi dimentsiotako eta muralak bezalako hiru dimentsiotako errepresentazio bisualak aurki ditzakegu eskolen sarreran eta korridoreetan. Mota hauetako dekorazioek informazio zehatz bat transmititzen dute; eskolarentzat ondo dagoena hain zuzen, eta era inplizituan egiten da. Elementu hauek erabiliz, curriculum absentearen ezagutzak poliki-poliki barneratzen dituzte.

B. Esparru espezifikoak

  1. Gelako altzari mota eta banaketa.
Altzariak eta hauen kokapena klaseetan garrantzi handia dauka curriculum ezkutuaz hitz egiten dugunean. Hau irakasleen eta ikasleen arteko botereen banaketarekin zerikusia du. Adibide gisa ikasleen mahaiak arbelari begira daude eta arbelaren eta ikasleen artean oholtza bat dago non irakasleak bere boterea erakusten duen.

      2.   Gelak apaintzen dituzten irudien multzoa.
Gelak dekoratzeko erabiltzen diren argazki edo artearekin zerikusia duten elementuek garrantzi handia dute. Ikasleei aurreideia bat sortzen zaie irakasleari zer gustatzen zaionari buruz. Normalean arte zaharrak jartzen dira adibide gisa. Hobeto egongo litzateke arte kontenporaneoa jartzea edota emakumeek egindako artea erakustea.


C. Izaera didaktikoko ikus-dokumentazioa

  1. Irakasleek gelan erabiltzen duten irudien multzoa.
Irakasleek klaseetan erabilitako hainbat material ezkutuku ikus-curriculum-tzat hartu daiteke. Hauen adibide dira PPTak, filmak, dokumentalak…

     2.   Uniformearen erabilera edo honen eza.
Uniformearen erabilpena edo ez erabilpenarekin amaituko dugu. Hauek janzkera anglosaxoia erreproduzitzen dute: laukidun gona neskentzat eta puntadun jertsea gorbatarekin mutilentzat. Gerorako prestatzen ari dira umeak, helduak direnean eta lana lortzen dutenean horrela jantzi beharko dira. Modu honetan ikasleak ezin dire era librean adierazi.

D. Ondorioa

Ezkutuko ikus-curriculuma ezagutzen legitimazioa aurrera eramateko erreminta eraginkor bat da, nahiz eta era inplizituan egin. Honen bidez eskolan helduak izateko prestatzen gaituzte eta bitartean ikasleek balore batzuk barneratzen dituzte konturatu gabe. Gehienetan, prozesu hau esplizituki egiten saiatu izan balitz, ikasleek ez lituzkete onartuko.

sábado, 15 de abril de 2017

Fernando Hernández

Sarrera


Komunikabideetan aurkitzen ditugun haurtzaroko irudikapenek haurrei buruz elkarrizketa bat proiektatzen dute. Haurtzaroa eraikuntza kultural bat da, non helduen fantasiei eta gogoei buruz aritzen den. Hernandezek dio haurtzaroa ez dela desagertu, baizik eta haurtzaroa egituratzen zuten kontakizunak eraikitzen eta berreraikitzen ditugula, eta haurtzaroaren desagerpenari buruz solas egiten denean, errugabetasunari buruz ari garela, bai eta hedabideetako haurtzaroko argazkiek gauzatzeko balioa ere dutela. Autoreak dio haurtzaroko argazkiak aldizkarietako modako sailan agertzen direla zeren eta helduen nahien irudikapenekin ahaide baitira.


Hernandezek esaten du irudikapen hauek ez direla zerutik erortzen, baizik eta zenbait testuingurutan ematen direla. Argazkiek esan nahi digute irudikapenetan agertzen dena gizarte eta kultura batekoa adierazteko balio digula, adibidez haur txuri bat jantzi dotore batekin badoa, gizarte maila onekoa, baliteke diruduna eta bere herrialdea Europako, Iparramerikakoa edo Ingalaterrakoa dela ohartarazi nagi gaituela.


Saila kokatzea: argazkiak gorputza dira


Hernandezek testu hau egitean argazkiak interpretatzeko nolako baliabideak ditugun eta irudikapenei buruz ikertzeko zenbait estrategia erakutsi nahi izan zituen, eta horretarako, pertsona honi gorputzaren kontzeptuak argazkiengana hurbiltzea esaten zion, bai praxi bezala, bai gorputzak eta izateko eredu praktikoa bezala. Irudiekin egin nahi zuena haiek zer esaten duten eta gurekin egiten dutena ikertu nahi izatea zen. Argazkiek sentsua eskuratzen dute euren materialtasunetik eta zirkulaziotik haratago, ez bakarrik guk ikusten dugunarekin edo haiek esan nahi dutenarekin guk haiek ikertzeko momentuan.


Haurtzarora hurbiltze konstrukzionista


Hernandezek Licenciatura de Bellas Artes de la Universidad de Barcelonara joan zen eta ikasleei hurbiltze konstrukzionista bat partekatzen saiatu zen arteari eta artistei buruz. Gelara eraman zuen adibide bat haurtzaroari buruzko diskurtsoaren eraikuntza izan zen, non zenbait artistek burutu zuten XIX. eta XX. mendeen artean. Ikuspuntu honek agerian utzi nahi du nola haurtzaroa errepresentazio desberdinak eskuratzen dituen gizarte-mailaren arabera. Analisi honek ere agerian uzten du haurtzaroa gizarte-instituzioa dela. Ikuspuntu honetan XVIII. mendera arte haurrei buruz sortzen zen analisia, miniaturazko heldu bat zen, jatorrizko bekatuarekin jaio zena; baina Ilustrazioaren, eta Rousseau eta Locke autoreen ideien agerpenekin itxura hau aldatu zen, eta aldi honetan esaten zen haurrak ez zirela jaiotzen jatorrizko bekatuarekin, baizik eta errugabe jaiotzen zirela eta gizarteak euren izaera aldatzen zuela.

Haurtzaroa errugabetasunaren irudikapen bezala


Hernandezek “ Artes Visuales y Educación”-eko masterra egiten ari ziren ikasleei haiek zer pentsatzen zuten haurtzaroari begira ikuspuntu konstrukzionistari buruz galdetu zienean, haiek erantzun zioten errugabetasuna giltzarria zela. Kontzeptu hau XVIII. mendearen amaieran eta Ilustrazioarekin sortu zen, eta XIX. mendean indarra hartu eta gaur egun arte mantendu da. Mende honetan argazkietan irudikatzen saiatzen zena, pertsona izateko  kontzientzia zen.


XIX. mendera arte zenbait gizarte-taldek ez zuten zenbait irudikapenen sarbiderik, eta horregatik, Hernandez gizarte bateko kultura bisualean sakontzea pentsatu zuen. Hernandezek zioen zenbait pinturek espazio pribatuaren mugak hausten zituztela.
XIX. mendearen azkeneko herenean, herrialde desberdinetako artistek haurtzaroko irudia errugabetasunaren periodoa iraunarazten lagundu zuten.


Irudikapen hauetan erlazio ama-filiala ere agertzen da; ama seme-alaben hezkuntzaren arduradun maitekorra dela itxura hartuz. Honek haurtzaroko beste kontaera bat eratzen du eta helburu batzuk ditu: familia erreferente sozial bezala jartzea, zainketa eta subjektuaren kontrola inplementatzea pedagogoen eta psikologoen ideiei uztartuz, haurtzaroaren industriarekin hastea, eta pedagogiak naturalizatzea.


Begiradaren norabidea eta narratiba dialogiko-performatiboa


Puntu honetan Hernandezek irakurketa-hotza egiten du, eta horretarako, gaur egun modako sailetan haurtzaroari buruz agertzen diren irudietara hurbiltzen da, eta hori egiteko, zenbait argazkiei lotura ematen die; guk argazkiei buruz eraikitzen ditugun begiradak azaltzeko, eta gure begiradaren eraikuntzaren bitartez proiektatzen ditugun begiradak ere azaltzeko. Txostenean agertzen diren bi irudik mende bat baino gehiagoko tartea dute lehenengoa egin zenetik bigarrena egin zen arte; baina bi irudiek elementu batzuk mantentzen dituzte, eta elementu horiek narratiba berdinean lotzen dira; bi nesken begiradak serioak dira, euren gorputzaren jarrera eta begiradaren adierazpena gugana doaz, gu gure barruan haiei buruz galderak planteatzeko: zein dira?, nola ikusten ditugu?, zer esten dute bakoitzaren haurtzaroari buruz?...


Agertzen diren hurrengo bi argazkietan ikusten dugu bigarren argazkia lehenengoaren irudikapena dela, haien jarrera haurtzaro pedofiloa dela, eta lotura handia dutela irudiaren eta esanahiaren artean.
Esan beharra dago argazkiak ez direla zerutik erortzen, baizik eta zenbait testuinguruetan ematen direla (interakzionala, historikoa, instituzionala, diskurtsiboa...). Argazkiek gizartearen, kulturaren, pertsona bakar baten edo talde baten kontakizunak kontatzen dituzte.


Testu honetako autoreak azkeneko hiru argazkiak ere “Artes Visuales y Educación”-eko masterra egiten ari ziren ikasleei erakutsi zizkien, eta esan zien haurtzaroak eraikuntza sozial bat bezala eratzen zela, eta eraikuntza hau kontakizunen eta haurretan proiektatzen zen jakinduriaren arabera aldatzen zela. Argazkiekin batera, argazki bakoitzeko testu bat eraman zuen, non hauek nola begiratu behar ziren eta haurtzaroak proiekta ditzakeen hainbat esanahi ere jartzen zuen.
Horrela, haurrei helduak miniaturan tratatzeko adierazle batzuk sortu ziren, eta hauek izan ziren unibertsitateko ikasleen hainbat erantzun: haurrak helduen erreprodukzio bat dira; helduen itxura islatzen dute… Baina beste ikasle batzuk esan zuten haurrak ez direla helduak miniaturan: haien arropek ematen dieten itxura bezala sentitzen dira; euren etxeetako tiraderak irekiko bagenizkie, beste arropa batzuk jarriko lituzkete…
Geroago galdera bat proposatu zien; ea irudikapen guzti horiek 9 eta 10 urteetako Lehen Hezkuntzako gela batera nola eramango lituzke, eta ikasleek zera erantzun zioten: haurrak ez du aukeratzen, hark aukeratzen duena berak desiratu behar duena da; janzten garen bezala errealitatean ez dela gu garen moduan…
Autorearen konklusioa hurrengoa izan zen, bide bat sortzen zela haurrak barnean sartzeko eta erakusten zitzaiela nola izan behar ziren begiratuak, eta nola begiratu behar ziren euren buruei, bai eta eraikuntza-indibiduala eta gizarte-eraikuntza erlazioa miatzeko.


Konklusioa: zirkulua ez isteko

Fernando Hernandez testu hau egitean, kontutan hartu zuen haurtzaroa nola ikusi behar zen  eta nola irudikatu behar zen. Gainera, analisi kultural bat egin behar izan zuen irudi erromantikoko haurtzaroa testuinguru sozial batean irudikatzeko, eta haurrak objektuen ordez, bakoitzaren irudikapenen subjektuen autore bezala irudikatzeko.

sábado, 8 de abril de 2017

Haurtzaroa eta hezkuntza lehen eta orain


Haurtzaroa


Haurtzaroa gure jaiotzetik hona aldatu da. Txikiak ginenean gure jostailuak pelutxeak, panpinak, baloiak, kartak, mahai jokoak (Monopolya, xakea)… ziren. Gogoratzen naiz txikitan eskolan pilla-pillara, futbolera eta soka saltoan ibiltzen ginela, eta klasetik ateratzerakoan, zenbait lagun parkera joaten ginen eta elkarrekin ibiltzen ginen alde batetik bestera denbora pasaz.


Gaur egun, berriz, aparatu elektronikoek gure jostailuak ordezkatu dituzte, eta normala da haur txikiak ordenagailuekin eta are gehiago tabletekin jokatzen ikustea.
Egia da teknologia aurrera doala, baina ez dut uste hain txikitatik gailu hauekin kontaktuan egotea ona denik; azkenean, 6 urterekin eta ikastolak eskatzen duelako teknologia erabiltzen hastea nahikoa dela uste dut.


Garapenean dauden herrialdeetan, ostera, lehenen aipatutako bi haurtzaroetatik asko aldentzen da. Nahiz eta ume askok jolastu nahi duten, askotan ezin dute jolastu ere egin, lan egin behar dute. Jolasteko denbora dutenean, txikia den zerbaitekin pozik daude, badakite euren gurasoek ezin dutela ezer egin haiek jolasteko tramankulu edo joko bat edukitzeko, eta horregatik, zerbait izatekotan, denen artean partekatzen dute, orain gertatzen den ez bezala. Gainera, askotan, lana dela eta, jokoak alde batera utziz familia laguntzera joaten dira, ez dira kexatzen, badakite nolakoa den eure bizitza eta egoera, eta batzuetan, herrialde garatu batetik doan pertsona batek berria den zerbait erakusterakoan eta oparitzerakoan, harrituta gelditzen dira, eta gainera, asko eskertzen dute.



Hezkuntza


Haurtzaroa bezala, hezkuntza era asko aldatu da; lehen lan indibiduala sustatzen zen, klasera iristerakoan, bakoitza bere eserlekuan esertzen zen eta klaseak txapa entzuten pasatzen zituzten. Ikasleek irakasgaiak buruz ikasi behar zituzten, eta irakasleak zorrotzak ziren; ikasleren bat klasera berandu iristen bazen, etxeko lanak egiten ez bazituen edota irakasleak errespetuz tratatzen ez bazituzten, zigor gogorrak jasan behar zituzten, bai erregelekin eskuetako atzetan edo ipurdian jotzen zieten, edota belauniko egonda, eskuak zabaldurik liburu pila bat hartu behar zituzten, eta erortzen bazitzaizkien, jotzen zieten. Diziplina irakasten zuten beste gauza askoren artean.


Gaur egun, ordea, irakaslearen nahiz ikaslearen papera asko aldatu da. Zigorrak ez dira lehen ziren bezalakoak, negatiboak jartzen dira, edo gaizki portatu den ikaslearen etxera deitzen da. Gogoratzen naiz gaizki portatzen ginenean, batzuetan 100 aldiz esaldi bat kopiatzea agintzen zigutela. Lan indibiduala ia ez da ageri, lan kooperatiboa sustatzen da, eta irakasgaiak gure erara ikasten ditugu. Esan behar da badaudela oraindik irakasle batzuk non buruz ikastea eskatzen duten, baina gero eta irakasle gutxiago dira metodologia hau jarraitzen dutenak.

Garapen bidean dauden herrialdeetako hezkuntza ez da batere ona. Haur askok ikasi nahi dute baina ezin dute familia mantentzeko lana egin behar dutelako, edota eskola kilometro askotara dagoelako eta oinez joateko distantzia gehiegi delako. Gainera, eskolako materiala zein tokia askotan ez da batere ona, badaude herri batzuk non klase txikiak dituztenak, eta euria edo eguzki asko egitekotan, babesteko aukera daukate, baina beste leku askotan, ordea, ez dago ezta klaserik ere; lurrean eserita ikasten dute, eta horregatik ez dira kexatzen. Gure bizitzan, aldiz, kontrakoa gertatzen da; normalean ez dugu klasera joan nahi nahiz eta gertu egon, eta ikastera joateko hainbat aitzakia jartzen ditugu. Honekin esan nahi dudana, zera da, herrialde garatuetako ikasleek hezkuntzan jarraipen erraz bat dugula eta ez dugula ikasi nahi, baina garatzen ari diren herrialdeetako ikasleek ikasi nahi badute ere, haientzat ezinezkoa izaten da, eta ahal duten guztia egiten dute klasera ez faltatzeko. Eskolara joan nahi izana baina ezin izana asko nahigabetzen du.

jueves, 6 de abril de 2017

Zehaztapen Mailak


MAILAK/
EZAUGARRIAK
1. MAILA
2. MAILA
3. MAILA
4. MAILA
DOKUMENTUA
Oinarrizko Curriculum Diseinua (O.C.D)/(D.C.B).
ICP (Ikastetxeko Curriculum Proiektua)
Gelako programazioa: Unitate Didaktikoa
Banakako Egokitzapen Curriculuma (C.E.I.) / (A.C.I.)
DEFINIZIOA
Marko orokor bat da, non preskripzio eta orientazio multzo bat formulatzen den hezkuntza eskolarraren asmo eta estrategia egokienei buruz.
Ikastetxe zehatz baten baldintzatzaileak kontuan hartuta, Oinarrizko Curriculuma materializatzeko hartzen diren erabakiak.
Heziketa ziklo bakoitzean dauden alorretako Unitate Didaktikoen multzoa, hauek ordenatuta eta sekuentzializatuta azaltzen direlarik.
Hezkuntza behar bereziak azaltzen dituen ikasleriarentzat, ohiko curriculumean burututako banakako egokitzapena. Ikasleriaren aniztasunari erantzuna emateko aparteko neurria litzateke.
IZAERA
Derrigorrezkoa
Hautazkoa
Hautazkoa
Hautazkoa, baina egin, egin behar da
ARDURADUNA/
EGILEA
Gobernua
Ikastetxea; irakasle taldea
Tutorea, hezitzailea
Tutorea eta espezialistak
BALDINTZATZAILEAK
LOMCE
Heziberri
ICP (Ikastetxeko Curriculum Proiektua)
Gelako programazioa eta gizabanakoaren ezagutza
OSAGARRIAK
Ikasi eta ebaluatu:
Zer? Nola? Zertarako? Noiz?
-Edukiak
-Konpetentziak
-Ebaluazioak
-Helburuak
-Alor kurrikularrak
-Metodologia
Ikasi eta ebaluatu:
Zer? Nola? Zertarako? Noiz?
-Edukiak
-Konpetentziak
-Ebaluazioak
-Helburuak
-Alor kurrikularrak
-Metodologia
Ikasi eta ebaluatu:
Zer? Nola? Zertarako? Noiz?
-Edukiak
-Konpetentziak
-Ebaluazioak
-Helburuak
-Alor kurrikularrak
-Metodologia
Ikasi eta ebaluatu:
Zer? Nola? Zertarako? Noiz?
-Edukiak
-Konpetentziak
-Ebaluazioak
-Helburuak
-Alor kurrikularrak
-Metodologia
ADIBIDEA

Jaume Sarramonaren testuaren laburpena


Curriculumaren definizioa


Curriculum hitzak “bidea esan nahi du, baina esanahi bat baino gehiago ditu; hezkuntzan arloan maila jakin bat edo unibertsitateko ikasketak lortzeko behar diren ikasgaien eta jardueren multzoa eta helburuak jasotzen ditu. Hitz hau, hezkuntzaren jarraibidea bezala defini genezake.


Curriculumaren oinarriak

Curriculumak 5 oinarri ditu:

·      Lehenengo oinarriak izaera filosofikoa du.

·      Bigarren oinarria testuinguru sozialarekin doa loturik.

·      Hirugarren oinarria, oinarri epistemologikoa da.

·      Laugarren oinarria ezagutza psikologikoa da.

·      Bosgarren oinarria, oinarri pedagogikoa da.


Espainiako eredua: curriculumaren mailak

Espainiako estatuan 4 curriculum maila daude, eta maila bakoitzak bere helburuak ditu, eta eduki multzoek maila bakoitzean gainetik zer landuko den azaltzen dute:

Lehenengo mailan: OCD (Oinarrizko Curriculum Diseinua) dokumentua da, zer noiz eta nola ikasi esaten duen.


Bigarren maila: ikastetxeen erantzukizuna da, eta eskoletan dauden beharrak egoki daitezke. Dokumentua ICP (Ikastetxearen Curriculum Proiektua) du izena.


Hirugarren maila: ikasgelaren maila da, eta maila honetan irakasle bakoitzak bere ikasleen mailaren arabera lantzen du curriculuma.

Laugarren maila ikasleari dagokio, bere helburu pertsonalizatuak ezartzen dira

Curriculumaren diseinua

Curriculumaren diseinuak 5 zati ditu:

Helburuak: hezkuntza prozesuei esker, teoria eta praktika, lortu nahi dena da. Hezkuntzari lotutako helburu pedagogikoak, eta helburu hauek ezartzea pedagogiari dagokio. Helburuak 3 motatakoak izan daitezke:
1.    Jakintza arlokoak.
2.    Trebetasunak.
3.    Jarrerak.


Edukiak: Curriculumaren edukiak hautatzen den diseinuaren araberakoak izango dira. Tradizioan ohikoa berez, edukiak “barnerateko” fasean curriculumaren zuzeneko helburuak izatera ere iritsi arte. Edukiak 3 motatakoak izan daitezke:
1.    Jakitearekin lotura.
2.    Egiten jakitearekin lotura.
3.    Izaten jakitearekin lotura.


Metodologia: jarduera batzuk lortu nahi diren ikaskuntzen izaerak bere-bere dituenak dira. Jarduera horiek proposatutako jarduera metodologikoekin, helburuekin eta edukiekin bat etorri behar dira. Nolanahi ere, bat etorri dira proposatutako jarduera metodologikoak eta horiekin lotutako helburu eta edukiak. Jarduera metodologikoak 2 motatakoak izan daitezke:
1.    Irakaslearenak.
2.    Ikaslearenak.
            


Baliabide didaktikoak: Curriculumare edukiak eta jarduera gehienak gauzatzeko tresnak behar dira euskarri gisa. Baliabideen arloan askotan ekonomiaren irizpidearen arabera hartzen dira erabakiak; horren ondorioz, ikastetxearen eta ikasleen baliabideetara moldatu behar dute irakasleek ikaskuntzan erabiliko dituzten bitartekoak planifikatzerakoan.


Ebaluazioa: planifikazioaren eta curriculumaren aplikazioaren erabakiak hartzeko behar dugun informazioa lortzen da honen bidez. Ebaluazioa 2 zatitan banatzen da:
  • Hasierako ebaluazioa edo diagnostikoa, ikastetxearen edo ikasgelaren errealitatera ondo egokituta curriculumaren planifikazioa aurrera eramateko behar diren elementu guztiak sartzen dira.
  • Prozesuen eta emaitzen ebaluazioa: ikasleek ikasitakoa neurtu eta baloratuko da. Aurreikusitako helburuen ebaluazioa ezinbestekoa izango da atal honetan, eta aurreikusi gabeko emaitzak ere kontutan hartuko dira.

Ezkutuko curriculuma

Izendapen anbiguo samarra da. Eskolaren eraginpetik kanpo geratzen diren hezkuntza arloko eraginen multzoa izendatzeko erabiltzen da. Era berean, izendapen beraz baliatzen gara curriculumaren hiru mailetako batean ere berariaz agertzen ez diren eskolaren hezkuntza arloko jarduerez aritzeko.

Laburpena

Curriculuma tresna konplexua baina aldi berean erabilgarria eta praktikoa da. Curriculumak oinarri asko hartzen ditu bere barruan, azken batean, hezkuntzarekin zerikusia duen guztia har dezakegu curriculumaren osagai bezala.
Espainiako curriculumaren eredua hiru mailatan banatzen da: politikoa, ikastetxekoa eta gelakoa. Hemendik jarraituz, eskolako estrategiak lantzen dira: helburuak, edukiak, baliabide metodologikoak, bitarteko didaktikoak eta ebaluazio sistemak aukeratzea.

Azkenik, curriculum ezkutuaz hitz egiten da, bere esanahia zein den eta bere jatorria zein den azaltzen da.